XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Antolamendu eskasa, izaten dute beren akatsik handiena.

Zenbakiak

Estadistikak egiteko bi lanbide nagusi berez ditzakegu: % 100-eko zenbaketak eta zenbaketa muestreatuak.

Lehenengoa da zaharrena bainan gero eta gehiago bigarrena ari zaio nagusitzen.

% 100-eko zenbaketa batetan, ezagutu nahi diren dato guziak bildu behar dira banan banan, gero zenbatuak izan ditezen.

Bi eratara egin diteke; une batetan, urtero edo hiru hilabetetik behin adibidez, edo ta eten gabe, jaiotzak eta heriotzak erregistratzen diren bezala.

Zenbaketa muestreatutan ez dira ezagutu nahi den multzoko elementu guziak aztertzen, multzoaren ezagugarriak ongien azalduko dizkigun eredu batenak baizik.

Egun, asko aurreratu dute estadistikek eta oso zaila da ondorio okerrak ateratzea, bainan hala ere atera ditezke.

Azterketak egiten dituztenak, nahiz datoak biltzen nahiz gero haietatik ondorioak ateratzen, gizonak izaten dira eta nekeagatik, alferrez, bere iritzi pertsonalagatik edo beste mila arrazoirengatik, errealitatearekin ados ez dagozen ondorioak atera ditzakete.

Ahal den neurrian hezitzen dira aurretik horrelako lanetan jarduten direnak esta asko gutxitzen dira erruak, bainan hala ere ezin erabat deuseztu.